Politika -

Auzitegi Nazionalaren autoa

'Hiltzeko arrisku garbia' zegoelako utzi zuten aske Uribetxebarria

Fernando Grande-Marlaska epailearen auzitegiak gaur eman ditu ezagutzera Uribetxebarria aske uzteko arrazoiak. Areto horretako bost epaileetatik lauk erabaki horren alde egin zuten.

Josu Uribetxebarriaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Auzitegi Nazionalaren autoa: Uribetxeberria aske utziko dute

01:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoak Josu Uribetxebarria ETAko presoa baldintzapeko askatasunean uztea erabaki zuen “epe laburrean hiltzeko arrisku garbia” zegoela ikusita.

Fernando Grande-Marlaska epailearen auzitegiak gaur eman ditu ezagutzera Uribetxebarria aske uzteko arrazoiak. Areto horretako bost epaileetatik lauk erabaki horren alde egin zuten.

Bosgarren epaileak, Nicolas Povedak, boto partikularra iragarri du, Fiskaltzak aurkeztutako helegitearen alde egiteko. Povedaren hitzetan, medikuek ez zuten “inoiz” Uribetxebarria hiltzeko zorian zegoela aipatu.

Epaile horien hitzetan, fiskalari ez zaio “informaziorik ezkutatu” eta gogoratu dute fiskalak ez zuela Uribetxebarria bisitatu.

Zigor Aretoko lau epaile horien arabera, “argia” da Uribetxebarriak gaixotasun “sendaezina” duela eta “hiltzeko arriskua” badaukala.

Horren ondorioz, eta legea betetzeko helburuarekin, Uribetxebarria libre utzi zuten, “pertsonen duintasunerako eskubidea” eta “arrazoi humanitarioak” argudiatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea