Politika -

Herritarrek galdetuko dute

Nola parte hartu 'Euskadi Pregunta a' saioan?

ETB-2ko saioan parte hartzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanlea izan behar da, eta ezin da inongo hauteskunde-zerrendatan agertu. Interesa dutenek Bildarte webgunean eman dezakete izena.

'Euskadi Pregunta a' saioaren promozio irudia. Argazkia: EITB
'Euskadi Pregunta a' saioaren promozio irudia. Argazkia: EITB
'Euskadi Pregunta a' saioaren promozio irudia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bildarte enpresa izan da ETB-2ko 'Euskadi Pregunta a' saioan parte hartuko duten herritarrak aukeratzeko prozesuaren arduraduna. 90 minutu iraungo duen saio horretan, herritarrek euskal alderdi politiko nagusietako lau lehendakarigaiei galderak egiteko aukera izango dute.

"Saioan parte hartu ahal izateko, ETB-2ko saioan parte hartu ahal izateko, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanlea izan behar da, eta ezin da inongo hauteskunde-zerrendatan agertu", azaldu dute Bildarteko arduradunek. Aukeraketa egiteko, enpresak herritarren adina, sexua, bizilekua, lanbidea eta ideologia politikoa hartuko ditu kontuan. "Herritarren irudi plurala sortzea da helburua; izan ere, 30 pertsonarekin ezinezkoa da euskal gizartearen segmentazio zehatza egitea", gaineratu dute.

Herritar bakoitzak hiru galdera idatzi beharko ditu. "EITBk bost aukera emango dizkiete: politika saila; ekonomia saila; osasuna, hezkuntza eta kulturari eskainitako saila; ingurumena, garraioa, zientzia eta teknologia eta gizarte politika gaiei eskainitako saila; eta, azkenik, gai libreko saila", esan dute Bildartekoek. EITBk hiru horietatik bat aukeratuko du.

Interesa dutenek Bildarte webgunean eman dezakete izena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea