Politika -
Dimisioaren ondoren
Turespaña turismo institutuan egingo du lan Esperanza Aguirrek
Jose Manuel Soria ministroak iragarri du, RNE irrati katean.
Erredakzioa
Turespaña Espainiako Turismo Institutuan egingo du lan aurrerantzean Esperanza Aguirrek, Jose Manuel Soria Industria, Energia eta Turismo ministroak RNE irrati katean iragarri duenez.Atzo bertan eman zuen dimisioa Aguirrek, Madrilgo presidente kargua uzteko. Ezusteko erabakia izan da, batzuentzat ez oso argia.''Nire esanetara zegoela esan zidan, eta luxua dela erantzun nion'', azaldu du Soriak.Estatuko funtzionarioa da Esperanza Aguirre, eta postua berreskuratu eta bertan berriz aritzeko asmoa agertu dio Soriari.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea