Politika -

Baldintzapeko askatasuna

Uribetxebarria zaintzeko agindua eman du epaileak, arauak bete ditzan

Ezin da biktimengana ezta haien familiako kideengana hurbildu. Halaber ezin du parte hartu, ''aktiboki zein pasiboki, indarkeria goratzen edo legitimizatzen duten'' ekitaldi publikoetan.

Josu Uribetxebarria. EFE
Josu Uribetxebarria
Josu Uribetxebarria. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Uribetxebarria zaintzeko agindua eman die Jose Luis Castro Espetxe Zaintzako epaileak Guardia Zibilari eta Ertzaintzari, iturri judizialek jakitera eman dutenez. Baldintzapeko askatasuna ematean ezarri zizkioten jarrera arauak betetzen dituen bermatu behar dute.

Epaileak ezarritako arau horien arabera, Uribetxebarria ezin da biktimengana ezta hain familiako kideengana hurbildu. Halaber ezin du parte hartu, ''aktiboki zein pasiboki, bereziki ETAren indarkeria goratzen edo legitimizatzen duten'' ekitaldi publikoetan.

Hala, Uribetxebarriak ezin du terrorismoa goraipatzen duten adierazpenik egin, ezta biktimak ''mespretxatu'' ere. Zentzu horretan, ezin du ''haienganako adeitasunik ez duten'' edo ''sentimenduak irain ditzaketen'' adierazpenik egin.

Halaber, agindu judizialik gabe ezin izango du bizitoki gisa ezartzen duen udalerritik egin, hilean behin Donostiako espetxeko kanpo gizarte zerbitzuetara jo beharko du, eta mediku tratamenduaren garapenaren berri ere eman beharko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea