Politika -

Uribetxebarria auzia

Uribetxebarriak ospitalean jarraituko du tratamendu berriagatik

Herrirak esan duenez, Uribetxebarria ez da ospitaletik irtengo oraingoz, duen minbizirako tratamendu bat hasi duelako. Dirudienez, “egun batzuk” iraungo du.

Josu Uribetxebarria. EFE
Uribetxebarriak ospitalean jarraituko du

04:44

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrira ETAko presoen aldeko kolektiboak ostegun honetan azaldu duenez, baldintzapean aske dagoen Josu Uribetxebarria oraingoz ez da ospitaletik irtengo, minbizirako tratamendu berri bat hasi duelako. Dirudienez, “egun batzuk” iraungo du.

Fran Balda Herrirako bozeramaileak prentsaurrekoan esan duenez, gaur goizean Uribetxebarriari bisita egin dio Donostiako Ospitalean, Auzitegi Nazionalak bart baldintzapean aske uztea berretsi ostean.

Onkologia atalera pasatuko dute

Baldak jakitera eman duenez, Jose Antonio Ortega Lara kartzelako funtzionarioa bahitzeagatik kondenatuta dagoen Uribetxebarria Donostia Ospitaleko onkologia atalera pasatuko dute.

Herrirako bozeramaileak presoak ez duela gela beste inorekin konpartitzen azaldu du. Uribetxebarria “eserita” eta “etzanda” egon da bisita izan den bitartean, eta “animatuago” dagoela nabarmendu du “familiarrekin eta bere inguruko pertsonekin dagoelako”.

Presoa orokorrean “nekatuta” azaldu da, eta Baldak hori biriketako minbiziari egotzi dio, halaber, nekea handitu egin dela nabarmendu du erradioterapia tratamenduagatik eta abuztuan egindako 15 eguneko gose-grebagatik.

Herrira: ‘Gobernuaren kartzela-politikak ez dio inori onik egiten’

Herrirak gaixotasun larriak dituzten ETAko beste 13 presoengatik lanean jarraituko duela nabarmendu du, eta udan Uribetxebarria kartzelatik kanpo uztearen aldeko mugimenduetan parte hartu duten pertsonei eskerrak eman dizkie, “etxera bizirik itzultzea” egin dutelako.

Amaia Esnal kolektiboko bozeramaileak Uribetxebarria baldintzapean aske uzteagatik “lasaitasuna” erakutsi du, eta poztu diren bakarrak ez direla esan gaineratu du.

Kolektibo honen ustez, “Gobernuaren kartzela-polikarekin guztiek galdu egiten dute, eta ez dio inori mesede egiten”.

Herrira ETAko presoen aldeko kolektiboak ostegun honetan azaldu duenez, baldintzapean aske dagoen Josu Uribetxebarria oraingoz ez da ospitaletik irtengo, minbizirako tratamendu berri bat hasi duelako. Dirudienez, “egun batzuk” iraungo du. Fran Balda Herrirako bozeramaileak prentsaurrekoan esan duenez, gaur goizean Uribetxebarriari bisita egin dio Donostiako Ospitalean, Auzitegi Nazionalak bart baldintzapean aske uztea berretsi ostean. Onkologia atalera pasatuko duteBaldak jakitera eman duenez, Jose Antonio Ortega Lara kartzelako funtzionarioa bahitzeagatik kondenatuta dagoen Uribetxebarria Donostia Ospitaleko onkologia atalera pasatuko dute. Herrirako bozeramaileak presoak ez duela gela beste inorekin konpartitzen azaldu du. Uribetxebarria “eserita” eta “etzanda” egon da bisita izan den bitartean, eta “animatuago” dagoela nabarmendu du “familiarrekin eta bere inguruko pertsonekin dagoelako”. Presoa orokorrean “nekatuta” azaldu da, eta Baldak hori biriketako minbiziari egotzi dio, halaber, nekea handitu egin dela nabarmendu du erradioterapia tratamenduagatik eta abuztuan egindako 15 eguneko gose-grebagatik. Herrira: ‘Gobernuaren kartzela-politikak ez dio inori onik egiten’Herrirak gaixotasun larriak dituzten ETAko beste 13 presoengatik lanean jarraituko duela nabarmendu du, eta udan Uribetxebarria kartzelatik kanpo uztearen aldeko mugimenduetan parte hartu duten pertsonei eskerrak eman dizkie, “etxera bizirik itzultzea” egin dutelako. Amaia Esnal kolektiboko bozeramaileak Uribetxebarria baldintzapean aske uzteagatik “lasaitasuna” erakutsi du, eta poztu diren bakarrak ez direla esan gaineratu du. Kolektibo honen ustez, “Gobernuaren kartzela-polikarekin guztiek galdu egiten dute, eta ez dio inori mesede egiten”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea