Politika -

Donostia Ospitalean

Gela arrunt batera eramango dute Uribetxebarria, ospitalean

Joan den abuztutik, Donostia Ospitaleko espetxe gela batean dago Uribetxebarria, isolatuta. Leihoetan burdin hesiak ditu gela horrek.

Uribetxebarriaren aldeko elkarretaratzea, Donostia Ospitalean. Foto: EITB.
Uribetxebarriaren aldeko elkarretaratzea, Donostia Ospitalean. Foto: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Ospitaleko gela arrunt batera eramango dute Josu Uribetxebarria, Auzitegi Nazionalak asteazken honetan presoaren baldintzapeko askatasuna berretsi ondoren. ETAko presoak, beraz, Donostiako Ospitalean jarraituko du, bere osasun egoera dela-eta.Uribetxebarriaren defentsako iturriek EFE agentziari azaldu diotenez, Zaballako (Araba) espetxe arduradunei eta presoari berari jakinarazi behar diete  Auzitegi Nazionalak hartutako erabakia.Izapide hori bete ondoren, Donostia Ospitaleko espetxe-gela utzi ahal izango du presoak. Joan den abuztuaren 1etik, ospitaleko espetxe gela batean dago Uribetxebarria, isolatuta, eta leihoetan burdin hesiak dituela.

Halaber, orain arte presoa ospitalean zaintzeko ardura izan duten Ertzaintzako agenteek lan hori bertan behera utziko dute.

Edonola ere, eta baldintzapeko askatasuna izan arren, Uribetxebarriak ospitalean jarraitu beharko du, bere osasun egoera dela-eta, iturri horiek baieztatu dutenez. Ezin izan dute zehaztu zenbat denbora egongo da erietxean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea