Politika -

Ez da bilerara joan

Euskadik Osasun Ministerioaren murrizketak errefusatu ditu

Andaluziak, Asturiasek eta Kanariak ere ez dira joan Ana Mato Osasun ministroak Valladoliden deitutako bilerara.

Rafael Bengoa Osasun sailburua. Argazkia: EFE
Rafael Bengoa Osasun sailburua. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andaluziako, Asturiaseko, Kanariako eta Euskadiko Osasun Sailak ez dira joan Ana Mato Osasun ministroak deitutako bilerara Valladoliden. Gobernuari elkarrizketa eskatu diote eta larunbatean indarrean sartuko diren murrizketak errefusatu dituzte.

Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, lau autonomia erkidego horietako Osasun arduradunek bilera informalera ez joatea erabaki dute Gaztela eta Leonen, irailaren 1etik aurrera indarrean jarriko diren politika “errepresiboak” babesten ez dituztelako.

Finantzaketa publikotik kenduko diren medikumantuei buruz hitz egin dute, eta Espainian dagoeneko gaindituta dagoen sistema bat martxan jartzeak osasun publikoaren arreta maila jaisten duela gaineratu dute, baita Espainian bizi diren atzerritarrenak ere. Euren errefusapena azaldu dute lurraldeko sistemaren arreta maila jaitsiko duen printzipioen kontra.

Halaber, “beste behin” Osasun Ministerioari elkarrizketa soziala bultzatzea eskatu diote “autonomia, alderdi politiko eta eragile sozial guztiekin Lurraldeen arteko Kontseiluan”.

Horrez gain, autonomien erabakitzeko eskubidea errespetatzea eskatu diote Osasun Ministerioari, eta partekatutako erantzukizunaren gunea dela osasunarena ulertzea ere nabarmendu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea