Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

'Herrialdea hondamendira eramatea' egotzi dio Quirogak lehendakariari

Legebiltzarreko presidenteak kritikatu egin du Patxi Lopezek Espainiako Gobernuaren murrizketak ezarri ez izana.

Arantza Quiroga, gaur Radio Euskadin. EITB
Arantza Quiroga, gaur Radio Euskadin. EITB
Arantza Quiroga, gaur Radio Euskadin. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidenteak Patxi Lopez lehendakaria kritikatu du. Izan ere, horren esanetan, Espainiako Gobernuaren murrizketak ezartzeari uko egin dio, "horrek herrialdea hondamendira eramatea dakarren arren".

Quirogak Radio Euskadiko "Boulevard" saioan adierazi duenez, Lopezek "murrizketak egiten jarraitzeari uko egin zion Mariano Rajoyk hauteskundeak irabazi zituenean".

"Erabaki zailak hartu behar direnean, batzuek aurrerapausoa ematen dute, jakin baitakite hori ona dela gizartearentzat, baina beste batzuek irribarre egiten jarraitzen dute, horrek herrialdea hondamendira eramatea dakarren arren", adierazi du.

Josu Uribetxebarria ETAko presoaren egoera ere hartu du hizpide: "Zorionez espainiarra da, eta, ondorioz, Espainiako legeak ezartzen zaizkio. Horrenbestez, etxean hilko bada, Zuzenbide Estatuak ahalbidetuko diolako izango da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea