Politika -

Auzitegi Nazionala

Fiskaltza, Uribetxebarria espetxetik ateratzearen aurka

Fiskaltzaren iritziz, Uribetxebarriak ez ditu egungo legediak eskatzen dituen baldintza guztiak betetzen.

Josu Uribetxebarria Donostiako ospitalean.
Josu Uribetxebarria Donostiako ospitalean.
Fiskaltza Uribetxebarria aske uztearen aurka dago

00:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Uribetxebarria gaixo dagoen presoari baldintzapeko askatasuna ematearen aurka azaldu da Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza, izan ere, egungo legediak eskatzen dituen baldintza guztiak betetzen ez dituela ondorioztatu du.

Pedro Rubira fiskalak Jose Luis Castro Espainiako Auzitegi Nazionaleko espetxe zaintzako epaileari bidali dio txostena, Auzitegi Nazionaleko medikuek Uribetxebarriaren inguruko osasun-txostena egin eta "heriotza eragingo dion minbizia" duela ukatu ostean. Horregatik tratamendua Zaballako espetxean jaso dezakeela ondorioztatu zuen.

Fiskaltzaren eta Auzitegi Nazionalaren medikuen txostenak espetxetik ateratzearen aurka azaldu ostean, Castrok erabaki beharko du orain Josu Uribetxebarriari baldintzapeko askatasuna emango dion ala ez.

Fernandez Diaz Uribetxebarria askatzearen kontra

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak gogoratu du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak bere departamentuak onartutako hirugarren gradua ematearen kontrako helegitea aurkeztu zuela epe barruan.

Fernandez Diazek Ministerio Publikoak hartutako erabakiaz galdetu diotenean esan ditu hitzak. Ministerioa Uribetxebarriaren baldintzapeko askatasunaren kontra azaldu da astelehen honetan.

Administrazioak legea bete duela nabarmendu du barne ministroak, "Fiskaltzak bere lana bete duenean". Fernandez Diazek gaineratu du: "Orain epaileak erabakiko duenaren zain gaude, bera baita norbait kartzelatik ateratzeko ahalmena duen bakarra".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea