Politika -
Donostia ospitalean
Garitanok Uribetxebarriaren egoera 'kafkiarra' amaitzeko eskatu du
Martin Garitanoren arabera, asteburu honetan "euskal gizarteak pertsona guztien eskubideen errespetuaren alde dagoela erakutsi du".
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak Josu Uribetxebarria presoaren askatasuna eta "dagoeneko kafkiarra den egoerarekin amaitzeko" eskatu du.
Herrirak deitu duen protestan parte hartu du Garitanok, Donostia ospitalearen aurrean, bertan baitago joan den abuztuaren 1etik Uribetxebarria minbiziak jota.
Gainera, "erabaki pertsonal gisa" Garbiñe Errekondo Gipuzkoako Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko diputatua eta Iñaki Errazkin Ingurumen eta Lurralde Antolaketako diputatua ere protestan egon dira. Martin Garitanok komunikabideen aurrean esan duenaren arabera, asteburu honetan "euskal gizarteak erakutsi du pertsona guztien eskubideen errespetuaren alde dagoela, eta beraz, Uribetxebarriaren eskubideen errespetua eskatu behar da". Ildo honetan, "berehala espetxetik ateratzeko" exijitu du.
"Erakundeek eta agente politikoek ere eskakizun hori egiteko garaia da", adierazi du Garitanok.