Politika -
Hauteskundeak Euskadin
Ezker Anitzak uko egin dio Ezker Batuarekin koalizioa egiteari
Irailaren 7an, Ezker Anitzak-IUk bilera egingo du hauteskundeetarako programa, zerrenda eta lehendakari-hautagaia eztabaidatu eta aukeratzeko.
Erredakzioa
Ezker Anitza-IU alderdiko Presidentetzak Ezker Batuarekin (EB) koaliziorik ez duela egingo berretsi du, EAEko hauteskundeen harian. Gauzak horrela, EBk ostegunean berriro egindako proposamenari ezez esan dio.
Gainera, irailaren 7an, Ezker Anitzak-IUk bilera egingo du hauteskundeetarako programa, zerrenda eta lehendakari-hautagaia eztabaidatu eta aukeratzeko, Mikel Arana Ezker Anitza-IUko koordinatzaileak prentsaurrekoak aditzera emandakoaren arabera.
Aranak EBk egindako proposamenarian harian hitz egin du. Ezker Batuak koalizioa egiteko proposamena berriz aztertzeko eskatu zion Arani, eta gaur, Aranak eta Ezker Anitzeko Presidentetzak, proposamenari berriro ezetz esatea erabaki dute.
"Ezker Batuak atzo erabilitako konparazioari eutsita, Ezker Batua zuhaitz bat izango balitz, Ezker Anitza zuhaitz horren adarra izango litzateke, baina ez Euskadiko Ezker Batua, Estatuko Ezker Batuaren proiektuan jarraitzeari uko egin baitzion", azpimarratu du Aranak.
Bosgarren esparrua
Ezker Anitzako liderraren arabera, hauteskundeei begira dituzten helburuen artean "Euskadin bosgarren esparruaren bateratzea da", horretarako hilabeteak daramatzate lanean "Equo, Antikapitalistak, Gorripideak eta zenbait independenterekin, fronte antikapitalista zabala sortzeko".