Politika -

Katedralean

9 atxilotu Iruñean, gaixorik dauden presoen aldeko itxialdi batean

Katedralean sartu ziren eta bertan 14 orduz egoteko asmoa zuten, gaixotasun larriak dituzten 14 euskal presoen askatasuna aldarrikatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak atxilotu egin ditu Josu Uribetxebarriaren eta gaixotasun larriak dituzten beste 13 presoren askatasuna aldarrikatzeko, atzo arratsaldean Iruñeko katedralean itxialdia hasi zuten 9 lagun.

Katedraleko iturriek azaldu dutenez, gauerdia aldera joan dira poliziak. 19:00etan sartu ziren protestariak katedralean eta "ordubete gaixo dagoen preso bakoitzagatik" zen haien leloa, beraz, gaur goizeko bederatzietan ateratzeko asmoa zuten.

Hala ere, Espainiako Poliziak itxialdiaren berri izan duenean, katedralera joan da, eta jendez hustu du. Guztira 9 pertsona atxilotu dituzte, eta atxilotuek ez dute erresistentziarik jarri.

Itxialdiko parte-hartzaileek agiri batean eman zuten atzo protestaren berri, eta "14 preso horiek, Josu Uribetxebarriak bereziki, bizi duten egoeraren inguruan alarma piztea" omen zen haien asmoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea