Politika -

ETAko presoak

Espetxe politikaren 'bukaera' hasi egin dela uste du EPPK-k

ETAko presoen kolektiboak ohartarazi du hauek ez direla ''une errazak ezta atseginak ere''. ''Borroka garaia da, eta lortuko dugu'', gaineratu dute komunikatu batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak uste du Josu Uribetxebarria ETAko presoaren egoera Gobernuaren espetxe politikaren isla dela, eta estrategia horren ''bukaeraren hasiera'' iritsi dela.

Ostegun honetan Gara egunkariak kaleratuko du osorik EPPKren hausnarketa biltzen duen komunikatua, baina Naiz.info webguneak dagoeneko testu horren aurrerapena argitaratu du.

Bertan, elkartasuna adierazi diote ostegun honetan gose greba bertan behera utzi duen Josu Uribetxebarria ETAko presoari, eta ''borroka garaia'' dela gaineratu dute.

Gobernuaren espetxe politikaren''bukaeraren hasiera'' iritsi dela uste dute presoek, baina, haien ustez, hauek ''ez dira une errazak ezta atseginak ere''. ''Borroka garaia da, eta lortuko dugu'', gaineratu dute komunikatu horretan.

ETAko presoak ''Euskal Herrira biltzea'' eskatu dute, presoek ere ''prozesuari ekarpena egiteko''.

"Gatazkaren erruz sortutako sufrimendua"

"Asko dakigu gatazkak sortutako sufrimenduaz, eta ez diogu halakorik inori opa. ETAn egon diren kideek eta gure kolektiboaren parte direnek, segur aski bakoitzaren minaz asko dakite, eta besteei egindako kalteaz ere bai. Gainean daramagun karga izugarria da, adierazpen faltsu, manipulatu eta maltzurretan paratzeko. Oinaze eta min gehiagorik ez existitzeko arazo politikoari aurre egitea besterik ez dago", dio komunikatuak.

Europa

Ziurtatu dute "Europak espetxe politika kriminalaren aroa amaitu dela" erabaki duela eta "Espainiaren onespenik eza" ospatzen dute. Hori dela eta, "aldarrikapenen atalean, kartzeletan bahitutako guztien askatasuna" eskatzen dute, zigorra bete badute, baldintzapeko askatasunari ezezkoa jaso badute eta gaixorik baldin badaude. Kartzela-zigorraren luzapenarekin, Parot doktrina aplikatu zaien presoez ari dira (50 baino gehiago) eta Gobernuak Europako Giza Eskubideen Auzitegira aurkeztuko duen helegitearen zain daudenez; uztailan Europak Espainia zigortu zuen, Ines del Riori Parot doktrina aplikatzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea