Politika -
Euskal Hauteskundeak 2012
Hauteskundeen aurrerapena: Kanpaina urriaren 5ean hasiko da
Hauteskunde kanpaina urriaren 5an hasiko da ofizialki, eta hausnarketa egun bezperan bukatuko da, urriaren 20an. Egun horretan urtebete igaroko da ETAk bere jarduera uzten zuela jakinarazi zuenetik.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak urriaren 21ean egingo diren hauteskundeak deitzeko eta Parlamentua deuseztatzeko beharrezkoa den dekretua sinatuko du datorren astean, Jaurlaritzako iturriek EFEri azaldu dietenez.
Euskal hauteskunde Legeak ezartzen duenez, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian publikatu eta 54 egunetara ospatu beharko dira hauteskundeak.
Hauteskunde kanpaina urriaren 5an hasiko da ofizialki, eta hausnarketa egun bezperan bukatuko da, urriaren 20an. Egun horretan urtebete igaroko da ETAk bere jarduera armatua uzten zuela jakinarazi zuenetik.
Diputazio iraunkorra
Dekretuarekin Legebiltzarra deseginda geratuko da, eta urriaren 21eko hauteskundeen ondoren sortzen den gobernu berrira arte Diputazio Iraunkorrak beteko ditu Legebiltzarraren funtzioak.