Politika -

13 egun gose greban

Baliteke 15 egun atzeratzea Uribetxebarriari buruzko erabakia

Fiskaltzak txostena osatzea eskatu ondoren, Espetxeetako Zuzendaritzako arduradunek hura idatzi zuten medikuen zerrenda dute, presoaren espedienteari gehitzeko.

Josu Uribetxebarria. Argazkia: Efe
Josu Uribetxebarria.
Bi astez luzatu daiteke Uribetxebarriaren inguruko erabakia

01:51

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Uribetxebarria ETAko presoari baldintzapeko askatasuna ematearen inguruko erabakia 10-15 egun atzeratu liteke. Izan ere, presoaren inguruan Donostiako Ospitaleak egindako mediku txostena osatzea eskatu du astelehen honetan Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, joan den ostiralean Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiak Uribetxebarriari 3. gradua ematea erabaki ondoren.

Auzitegietatik jakitera eman dutenez, aipatu txostena (presoaren gaixotasuna "atzeraezina" dela dio) luzatu egin behar da gaixoaren historialarekin eta aurrekariekin. Halaber, "pertsona zehatzek" sinatu behar dute, ez mediku batzordeak.

Eskaera horren aurrean, Espetxeetako Zuzendaritza Nagusitik azaldu dute ''araudiak zehazten dituen bideei jarraituz'' jasotako ''txosten ofizial'' bat oinarri hartuta erabaki zutela presoari 3. gradua ezartzea. Hala ere, txosten horretan parte hartu zuten medikuen zerrenda eskatu diete ospitaleko arduradunei, eta, dagoneko, Espetxe Zuzendaritzako arduradunen esku dago zerrenda hori, presoaren espedienteari gehitzeko.Izapide gehiago

Uribetxebarriak 3. gradua jaso zuen joan den ostiralean, baina Fiskaltzak oraindik ez du Uribetxebarriari baldintzapeko askatasuna emateko espedientearen jakinarazpena jaso, eta Zaballako (Araba) presondegiari dagokio helaraztea.

Bestalde, Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak beste txosten bat eskatu zuen, presoaren gaixotasuna kartzelan tratatu ote daitekeen jakiteko.

Txosten horiek jasota, Auzitegi Nazionalak beste dokumentu bat egin beharko du presoaren osasun egoeraren inguruan, eta horren ondoren paper guztiak Fiskaltzaren esku geratuko dira eta presoari baldintzapeko askatasuna ematearen inguruan duen iritzia agertuko du.Hala, baliteke 15 egun atzeratzea Uribetxebarriari buruzko erabakia.

''Egoera luzatzeak heriotza eragin lezake''Josu Uribetxebarria aske uzteko erabakia gaur bertan ez hartzeak ETAko presoaren egoera ''modu krudel baten luzatzea'' dela uste du Herrirak. Hala, ''egoera muturrera eramateak'' Uribetxebarria ''heriotza'' ere eragin lezakeela uste du ETAko presoen aldeko taldeak.

Herrirak deitutako martxa debekatzea eskatu du Urquijok

ETAko presoen alde Herrira taldeak ostiralean Bilbon deitu duen martxa debekatzea eskatu du Carlos Urquijo Gobernuak Euskadin duen ordezkariak. Haren ustez, terrorismoa goresteko ekintza da manifestazio hori.6 lagun atxilotu dituzte, Nafarroako PPren egoitzan protesta egiteagatik

Polizia Nazionalak sei lagun atxilotu ditu Iruñean, ''desordena publikoa'' egotzita. Nafarroako PPk Iruñean duen egoitzako fatxadan gora egin dute, gaixo dauden ETAko presoak aske uztea eskatzeko. Dagoeneko aske daude atxilotu guztiak.

ETAko biktimen gose grebaJosu Uribetxebarria presoaren kasuan Espainiako Gobernuak duen jarreraren aurrean protesta egiteko, gose greba abiatzeko asmoa agertu diote ETAko hainbat biktimak Angeles Pedraza AVT biktimen elkarteko presidenteari. Halaber, ez dute mobilizazioak egitea baztertzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea