Politika -

Auzitegi Nazionala

ANk hiru eguneko epea du Uribetxebarria askatu ala ez erabakitzeko

Presoak 13 egun daramatza gose greban eta iragan ostiralean 3. gradua jaso zuen. Uribetxebarriaren alde gose greba hasi zuen beste preso bat ospitaleratu egin behar izan dute.

Josu Uribetxebarria. Argazkia: Efe
Josu Uribetxebarria.
Josu Uribetxebarria. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Uribetxebarriaren egoeraren gaineko erabakiren bat espero da gaurko. Datozen orduetan jasoko ditu Auzitegi Nazionaleko espetxe zaintzako zuzendariak auzia aztertzeko txostenak, Zaballako espetxetik bidalitakoa bata, espetxe zuzendaritzarena bestea. Azken horrek hirugarren gradua eman zion Uribetxebarriari pasa den ostiralean, baldintzapeko askatasuna emateko lehen pausoa, alegia.

Ismael Moreno espetxe zaintzako Auzitegi Nazionaleko epailea arduratuko da erabakiaz, berezko epailea, Jose Luis Castro, oporretan dagoelako.

Ostiralean hirugarren gradua eman ondoren, baldintzapean aske uztea espero da, baina erabakia gaur hartuta ere, litekeena da egun batzuk behar izatea oraindik ere Uribetxebarria aske uzteko, izapideak direla eta.

Gaurtik hasi eta ostegunera arte luza daiteke espedientearen tramitazio hori, eta baldintzak zeintzuk diren ere ezagutu beharko da.

Bien bitartean, Uribetxebarriak hamahirugarren eguna du gaur gose greban, eta bere azken orduetan jakin denez, Uribetxebarriari babesa emateko gose greba hasi zuen presoetako bat, Gonzalo Rodriguez, ospitaleratu egin behar izan dute, baina familiari ez diote bere osasun egoeraren berri eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea