Politika -

Protesta

ETAko preso gehiagok Uribetxebarriaren gose grebarekin bat egin dute

Arnaldo Otegi ere Uribetxebarriaren aldeko gose greba egiten hasi da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko 230 preso inguru "borrokaldian" aurkitzen dira, Iosu Uribetxebarria presoaren egoera salatu eta bere berehalako askatasuna eskatzeko, Etxeratek adierazi duenez.

Arnaldo Otegik, esaterako, Twiterreko bere perfilean "Iosurekin elkartasuna adierazteko gose greba mugagabea hasi dugu Logroñoko espetxean", idatzi du.

Etxeratek bidali duen oharraren arabera, "preso politikoen gehiengoak gose greba mugagabeari ekin dio, Uribetxebarriaaren egoera salatu eta bere berehalako askatasuna exijitzeko. Bestelako borrokak burutzen ari dira ere; itxialdiak zeldetan, espetxeko janariari uko, elkarretaratzeak, gutun bidalketa Ministeritzara.."

Espetxeetako Zuzendaritzaren arabera, ordea,  gose-greban 82 preso daude. Igande honetan, 35 preso gehiagok Uribetxebarriaren gose-grebarekin bat egin dutela adierazi dute, minbiziagatik larri dagoen presoaren askatasuna eskatu eta elkartasuna adierazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea