Politika -

Espetxe-politika

Garitano:'Uribetxebarriak medikazioa hartzen du, baina gose-greban da'

Gipuzkoako ahaldun nagusiak presoa “oso ahul eta argal” ikusi duela azaldu du, eta, esan duenez, “gizatasun osoz ari zaio aurre egiten gaixotasun honi”.

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. Efe
Garitanok Uribetxeberriarekin aurrez aurreko elkarrizketa eskatu du

01:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak azaldu duenez, Iosu Uribetxebarria presoa medikuek ezarritako medikazioa hartzen ari da, jasaten ari den minbizia tratatzeko, baina kartzelatik irtetea eskatzeko gose-greban jarraitzen du.

Garitanok informazio hori jakinarazi die kazetariei Donostia ospitalean Uribetxebarriari bisita egin ostean. Abuztuaren 1etik ospitalean dago presoa.

Gipuzkoako ahaldun nagusiak presoa "oso ahul eta argal" ikusi duela azaldu du, eta, esan duenez, "gizatasun osoz ari zaio aurre egiten gaixotasun honi".

Ahaldun nagusia ordubete baino gehiagoz izan da Donostiako Ospitalean, eta bere eskaera egin du berriro, "euskal herritar gehienen moduan", 92 lege dekretua ezartzea, "presoa Arrasatera aske itzultzeko bere gaixotasunari aurre egiteko".

Uribetxebarriak behar dituen probak egingo ditu

Iosu Uribetxebarriak minbizia artatzeko behar dituen probak egingo ditu, Etxeratek eta Uribetxebarriaren senideek aditzera emandakoaren arabera.

Adierazpenhorren bitartez, Ministerioak ostegunean egindako salaketari erantzundio ETAko presoen familien elkarteak. Ministerioaren arabera, Uribetxebarria probak egiteko "zailtasunak" jartzen ari zen Donostia Ospitalera eraman zutenetik.

Azken osasun-partearen arabera, Uribetxebarriaren egoera "egonkorra" da, eta proba gehiago egitearen zain dago. Hurrengo partea astelehen eguerdian emango dute.

Espetxeetako agintaritza proben emaitzen zain izango da, "emaitzak ikusi eta aztertu ondoren, legearekin bat datozen erabakiak hartzeko".

Eztabaida, grebalarien inguruan

Uribetxebarriaren gose-grebarekin bat egin duten preso kopuruari dagokionez, eztabaida sortu da Barne Ministerioaren eta Etxeraten artean.

Ministerioak 13 preso aipatzen ditu, izan ere, goiza arte 13k bakarrik bete dute bere erabakiaren berri emateko derrigorrezko idatzia. 13 horietako inork ez du gosaria hartu nahi izan eta ez du ekonomatoan jatekorik erosi.

Etxeratek, berriz, 35 presok Uribetxebarriaren gose-grebarekin bat egin dutela aditzera eman zuen ostegun arratsaldean. Erabaki horrekin Uribetxebarriari eta gaixotasun larriak ditzuten gainontzeko presoekin elkartasuna agertu nahi dute.

Etxeraten informazioaren arabera, presoak gose-greba hasi duten presoak lau espetxetan banatuta daude, bi Espainian (Sevilla eta Castello) eta beste bi Frantzian. Baina espetxeetako arduradunen esanetan, ez dute erabakiaren berri ofizialik jaso.

Lokarri ere, askatzearen alde

Lokarri Akordiaren eta Kontsultaren Aldeko Herritarren Sareak ere Iosu Uribetxebarria askatzea eskatu du, presoaren osasun egoera "oso larria eta sendagaitza" delako.

Gainera presoaren alde egingo diren ekintza guztiei babesa eman diete eta "presoen kolektiboko bozeramaileekin biltzeko asmoa" ere agertu dute.

Komunikatu batean bidez, Lokarrik Zigor Kodeko 92. artikulua aipatu dute, artikulu horren arabera, Uribetxebarriak "bere azken egunak familiarekin igarotzeko aukera" izan behar du, eta "nahiz eta egindako delituak larriak izan, Gobernuak presoaren duintasuna errespetatu behar du".

Bost pertsona, gose-greban

Donostia Ospitaleko sarreran elkarretaratzea egiten ari diren pertsonetatik bostek gose-greba hasi dute.

Uribetxebarriaren ekimenarekin bat egitea erabaki dute Jon Garai eta Fran Balda Herrirako kideek; Ander Alberdi Gotzone Lopez de Luzuriaga presoaren senarrak (Gotzonek bularreko minbizia du eta kartzelan dago); Joxerra Askasibar Arrasateko Udaleko zinegotziak eta Rodolfo Cuesta preso ohiak.

Familiakoak, Arartekoarekin

Garitanorekin bildu ostean, Javier Uribetxebarria, Iosuren anaia, eta Julen Aranburu iloba Arartekoarekin bildu dira, Iratxe Zeziaga Arrasateko zinegotziarekin eta Mattin Troitiño eta Nagore Lopez de Luzuriaga Etxerateko kideekin batera.

Trotiñok adierazi duenez, Uribetxebarria "berehala aske uzteko eta familiakoekin etxera joateko" ahal duen guztia egiteko eskatu diote Arartekoari. Horretarako, Zaballako kartzelako arduradunei eta Kartzeletako agintari nagusiei presoa askatzeko eskaera ofiziala egiteko esan diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea