Politika -

Espetxe-politika

Fernandez Diaz: 'Uribetxebarriak ez du proba medikoetan parte hartzen'

Halaber, Espetxeetako Zuzendaritzak esan du orain arte ez duela ETAko presoen aldetik inongo jakinarazpenik jaso gose-grebaren inguruan.

Jorge Fernandez Diaz, Barne ministroa. Argazkia: EFE
Iosu Uribetxeberria ETAko presoak bigarren eguna du gose greban

01:01

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barne Ministerioak esan du Josu Uribetxebarriak mediku-frogatan parte hartzeariutzi diola Donostiako Ospitalera eraman ostean, minbizi bategatik. Departamentu honek "presoak kontrolatzen dituen inguru erradikalenari" bota dio errua, gaixoaren jarrera aldatzea "eragin" duelako.

Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiak ohar batean esan duenez, Uribetxebarriaren eta haren familiaren kontra inguruan egindako presioa izan da gai hau ETAko presoen aldeko estrategiarentzat onuragarri bezala erabili duena.

Barne Ministerioak azaldu duenez, Uribetxebarriari giltzurrun batean ebakuntza egin zioten 2005eko ekainean, eta Nanclares de Ocako kartzelara eraman zuten. "Tratamenduaren ostean, eta behin gaixotasuna gaindituta, Leongo kartzelara bidali zuten 2009ko azaroan".

Uztailean, Leongo kartzelan beste tumore bat aurkitu zioten. Denbora honetan, Barme Ministerioaren arabera, "gaixoak kartzelako agintariekin eta medikuekin ere parte hartu du bere tratamenduan".

Preso bat bera ere ez, gose-greban

Espetxeetako Zuzendaritzak jakitera eman duenez, orain arte ETAko presoen aldetik ez du jaso jakinarazpenik gose grebaren inguruan. Dirudienez, Espainiako kartzela guztietako ETAko presoek normal jan dute egunean zehar.

28 presok gaur goizean gose-greba hastea erabaki dutelako eman dute honen berri, Uribetxebarriarekin bat eginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea