Politika -

Espetxe politika

Etxeratek sakabanaketari amaiera emateko dei egin du

"Erantzukizunez" jokatzeko dei egin die alderdi politikoei. Atzo, ETAko preso baten hiru senide larri zauritu ziren, auto istripu batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxerat ETAko presoen senideen elkarteak "erantzukizunez" jokatu eta "sakabanaketari amaiera emateko" dei egin die gaur alderdi politikoei. Mikel Egibar ETAko presoaren hiru senide larri zauritu ziren atzo, zirkulazio istripu batean, espetxera bisita egin eta gero.

Bilbon eskainitako prentsaurrekoan, Mattin Troitiñio eta Natxi Aranburu Etxerateko bozeramileek salatu egin dituzte sakabanaketaren "ondorio larriak".

Azaldu dutenez, zirkulazio istripua Zuerako (Zaragoza) espetxetik bueltan zeudenan jazo zen. Zauritutakoak Mikel Egibarren bikotekidea eta bi seme-alabak izan ziren. Suhiltzaileek ibilgailutik atera behar izan zituzten, eta orain ospitalean daude.

Etxerateko kideek ohartarazi dute ETAko presoen senideek "biziak arriskatzen" dituztela "etengabe", eta sakabanaketa politikak "heriotza nahikoak" eragin dituela jada. Hain zuzen ere, errepideetan ETAko presoen 16 senide hil direla aipatu dute.

"Heriotza gehiago jaso behar dira? Umeak ere hil behar dira alderdi politikoek erantzukizunez jokatzeko?", galdetu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea