Politika -

Espetxean bisita egin eta gero

ETAko preso baten hiru senide larri, zirkulazio istripu baten ondorioz

Mikel Egibar presoaren emaztea eta seme-alabak zihoazen ibilgailuak talka egin du kamioi batekin. Aragoiko Zuera presondegian bisita egin eta bueltan zetozten. Hirurak ingresatu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Egibar ETAko presoaren senitartekoek trafiko istripua izan dute Aragoiko Zuera presondegitik bisita egin ondoren bueltan zetoztenean. Presoen eskubideen aldeko plataforma Herriraren arabera, Mikel Egibarren emaztea eta seme-alaben ibilgailuak talka egin du bart gauean kamioi batekin.

Kaltetuenak emaztea eta Egibarren semea izan dira eta suhiltzaileek atera dituzte ibilgailutik. Alaba berriz, haur ospitalera eraman dute. Hirurak geratu dira Aragoiko bi ospitaletan ingresatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea