Politika -

Ekintza solidarioa

'Askatasunaren ontzidia' Euskadin, Gazara joan baino lehen

Ontziak Gazako zerrendara laguntza solidarioa eramango du, hirugarren ustez jarraian. Urriaren amaieran iristea aurreikusi dute bere helmugara.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

‘Askatasunaren Ontzidia’k hirugarren urtez jarraian Gazako zerrendara laguntza solidarioa eramango du; hori baino lehenago Donostiako (Gipuzkoa) eta Bermeoko (Bizkaia) portuetan lehorreratuko da abuztuaren amaieran.

Ekimen honen bultzatzaileek horren berri eman dute Donostian egindako prentsaurrekoan, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren eta Juan karlos Izagirre Donostiako alkatearekin batera.

Aurtengo hau Ontzidia Gazara iritsiko den hirugarrena izango da; 2010ean Israelgo Armadak egindako eraso bat jaso ostean. Eraso horretan, bederatzi pertsona hil 50 pertsona baino gehiago zauritu ziren. Iaz Greziako uretan nazioarteko komunitatearen ere blokeo bat jasan zuten.

Oraingo honetan, ‘Estelle’ belaontzia izango da, 90 urte baino gehiagorekin, misioaren buru. Suediatik duela hilabete irten zen, eta, Europako beste hainbat hiriburu bisitatu ostean, hilaren 26an Donostian egongo da, eta, 28an, Bermeon. Ondoren, Alacantera joango da, eta Frantziako eta Italiako dartsenak ere bisitatuko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea