Politika -

Presoak

Herrirak Uribetxebarria berehala askatzeko eskatu dio PPko gobernuari

Plataformak erantzukizunez jokatzeko eskatu dio gobernuari, Uribetxebarria eta gaixo dauden 13 preso aske utzi ditzan. Gatazkaren ondorioz gizarteak ez duela beste heriotzarik nahi gaineratu dute.

Herrirak Donostia Ospitalean egin duen konzentrazioa. Argazkia: EFE
Herrirak Donostia Ospitalean egin duen konzentrazioa. Argazkia: EFE
Herrirak Donostia Ospitalean egin duen konzentrazioa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jon Garaik, Herrirako bozeramaileak, Espainiako gobernuari erantzukizunez jokatu dezala eskatu dio, eta Iosu Uribetxebarria presoaren berehalako askatasuna eskatu du, hiltzear dagoelako minbiziak jota. Era berean, gaixo dauden beste 13 preso ere askatzeko eskatu du. Herriraren iritziz, euskal gizarteak ez du nahi gatazka polikitoaren ondorioz beste inongo heriotzarik.

Iragarrita bezela, Herrirako ordezkariak Donostia Ospitalaren aurrean bildu dira 14 orduz, bertan minbiziak jota ingresatuta dagoen Iosu Uribetxebarria ETAko presoaren askatasuna eskatu eta bere egoera larria salatzeko.

Garaik argi utzi nahi izan du Uribetxebarriaren kasu larriari erreparatuz, berehala askatzeko beharra dagoela, inork nahi ez duen amaiera eduki ez dezan. Bere esanetan, Uribetxebarria hiltzear dago eta ezin du minutu bat gehiago preso egon, muturreko egoera batean baitago bere minbizia dela eta. Horregatik, Garaik errespetua eskatu dio PPko gobernuari giza eskubideekiko eta presoaren familiarekiko.

Pelota gobernu espainiarraren teilatuan dagoela adierazi dute, eta aparteko ezer eskatzen ez dutela ohartaraziz, erantzukizuna eskatu dio Rajoyren gobernuari.

Presoen argazkiak kendu dituzteBestetik, Ertzaintzak ETAko presoen hamar argazki inguru kendu ditu Donostian Iosu Uribetxebarria presoaren alde egindako konzentrazio batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea