Politika -
Presoak
Herrirak mobilizaziora deitu du Uribetxebarriaren askatasuna eskatzeko
Aste guztian zehar Donostiako Ospitalaren aurrean bilduko dira minbiziak jota dagoen ETAko presoaren askatasuna eskatzeko.
Erredakzioa
Herrira plataformak konzentrazio ezberdinak egingo ditu aste guztian Donostia Ospitalaren aurrean, minbiziak jota dagoen ETAko Iosu Uribetxebarria presoaren askatasuna eskatzeko. Era berean, gaixotasun larriekin preso dauden beste 13 presoen egoera ere salatuko dute.
Mobilizazioak bihar hasiko dira, 14 ordutako konzentrazio batekin: goizeko 10:00etatik gauerdi arte. Preso bakoitzeko konzentrazio bana egingo dute. Bide batez, asanbladak egingo dituzte eta elizako ordezkariekin ere bilduko dira. Ekitaldia, kandelak piztearekin emango dute amaitutzat.
Asteazkenean bilduko dira berriz Donostia Ospitaleko eraikinaren aurre aldean, kasu honetan sindikatuetako ordezkariekin, eta ostegunean aldiz, alderdi politiko eta instituzio ezberdinetako arduradunekin izango dira, hainbat eragile sozialekin batera. Konzentrazio hauek goizeko 11:etan izango dira.