Politika -

Itsasondon (Gipuzkoa)

34 urteko zigorra ezarri diote Mikel Otegiri, bi ertzain hiltzeagatik

Fiskaltzak 70 urteko espetxe zigorra eskatu zuen Otegirentzat, baina zigorra txikiagoa izan da, garai hartan ETAko kidea ez zela argudiatu baitute.

Mikel Otegi ETAko kidea, Auzitegi Nazionalean. Argazkia: EITB
34 urteko kartzela zigorra Mikel Otegirentzat, bi ertzain hiltzeagatik

01:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak 34 urteko kartzela zigorra ezarri dio Mikel Otegi ETAko kideari, 1995. urtean bi ertzain hiltzea egotzita. Fiskaltzak 70 urteko espetxe zigorra eskatu zuen Otegirentzat, baina zigorra txikiagoa izan da, garai hartan ETAko kidea ez zela argudiatu baitute.

Auzitegi Nazionalaren gai penaletarako aretoko epaiaren arabera, Otegik Jose Luis Gonzalez eta Ignacio Jesus Mendiluce Ertzaintzako kideak hil zituen 1995. urtean, Itsasondon (Gipuzkoa). 34 urteko espetxe zigorra bete beharko du, eta 800.000 euro ordaindu beharko dizkie hildakoen familiei.

Atentatua gertatu zenean ETAko kidea ez zela adierazi du Auzitegi Nazionalak, eta, ondorioz, delitu horretatik absolbitu dute.

1997. urtean, herri-epaimahai batek Mikel Otegi absolbitzea erabaki zuen, baina Auzitegi Konstituzionalak epaiketa errepikatzea agindu zuen.

Mikel Otegik ihes egin zuen eta 2003. Urtean Frantzian atxilotu zuten. Sei urteko kartzela zigorra bete ondoren, Frantziak Espainiako Justiziaren esku utzi zuen.

Bi ertzainak bere baserriaren atarian tiroz hil zituela onartu du Mikel Otegik.

22 urteko kartzela-zigorra ezarri diote ETAko kide bati Portugaleten bi ertzaini eraso egiteagatik

Auzitegi Nazionalak 22 urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri dio Asier Rodriguez ETAko kideari molotov koktelekin Ertzaintzako patruila bati eraso egiteagatik Portugaleten (Bizkaia) 2001eko abuztuaren 5ean. Fiskaltzak 35 urteko kartzela-zigorra eskatu zuen.

Epaiak 100.000 ETAko kidea Manuel Rodriguez agenteari 100.000 euroko kalte-ordaina ematera behartu du eta 200.000 eurokoa Cesar Garbanchori, eraso horretan izandako erredurengatik. Halaber, ezin izango du biktimengana gerturatu kartzelatik irten eta bost urtera arte.

Auzitegiaren ustez, Rodrigezek gertaera hauengatik auzipetuta dauden beste pertsona batzuekin batera, besteak beste, Arkaitz Goikoetxearekin, 2001eko abuztuaren 5ean hainbat lehergailu bota zituen banku baten kontra Portugaleteko Cristo plazan.

Horrekin Ertzaintzako patruila bat bertaratzea lortu zuten, eta autoa inguratu zuten, hainbat objektu jaurtiz. Auto barruan molotov koktelak jarri zituzten, eta hark su hartzea eragin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea