Politika -

Presoak

Garitanok presoekiko ausardia eta jarrera tinkoa eskatu dio Rajoyri

Gipuzkoako ahaldun nagusiak Rajoyren gobernuaren inmobilismoa salatu du presoekiko, eta Ortega Lararen bahitzaile izan zen Uribetxebarriaren askatasuna ere eskatu du, gaixo dagoela eta.

Gipuzkoako ahaldun nagusia, Martin Garitano. Argazkia: EFE
Gipuzkoako ahaldun nagusia, Martin Garitano. Argazkia: EFE
Gipuzkoako ahaldun nagusia, Martin Garitano. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Martin Garitanok, presoekiko pausu tinkoak eta ausartak eman ditzan eskatu dio Rajoyren gobernuari, eta era berean, Jose Antonio Ortega Lararen bahitzailetako baten askatasuna eskatu du, Iosu Uribetxebarriarena hain zuzen, giltzurrunetako minbizia duela eta.

Azpeitian Loyolako San Inazioren omenez egindako agintarien desfilearen ondoren egin ditu adierazpenak Martin Garitanok, eta gogorarazi du, aurki urtea beteko dela Aieteko bake konferentzia egin zenetik Donostian, eta hainbat eragile sozial eta politikoek jada eskatu ziotela gobernuari bake prozesuaren inguruko pausu irmoak.

Garitanok gaineratu du, ETAk ekintza armatuari bukaera eman ondoren, Rajoyren gobernua, oraindik, inmobilismoan kokatuta dagoela.

Presoen aferaren inguruan, ausardia eskatu dio PPren gobernuari, norabide onetik joan dadin prozesua. Esaterako, Iosu Uribetxebarria preso arrasatearraren kasua ekarri du gogora, ohartaraziz, minbiziak jota dagoela eta egungo legedia kontuan izanda, aske egon beharko lukeela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea