Politika -

Hauteskunde Legea

Urizarren ustez erreformaren helburua 'boto gehiago lortzea' da

Pello Urizar Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak esan du Hauteskunde Legearen erreformarekin PPk "gauza bakarra" nahi duela, "herri honetako errealitatea aldatzea", alegia.

Pello Urizar EAko idazkari nagusia. Argazkia; EITB.
Pello Urizar EAko idazkari nagusia. Argazkia; EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello Urizar Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak esan du, Hauteskunde Legearen erreformarekin, PPk "gauza bakarra" nahi duela, "herri honetako errealitatea aldatzea", alegia.

"PPk nahi duen gauza bakarra 210.000 edo 220.000 bozka dira", gaineratu du Donostian egindako agerraldian.

Urizarrek esan du Euskal Herritik "jende asko" joan zela, ETAren mehatxuak jasota, eta horiek itzultzeko laguntza ematek prest azaldu da.

Hala ere, EAko buruzagiaren esanetan, erreformaren helburuen atzean ez daude biktimen eskubideak, "boto gehiago lortzea" baizik.

Urizarrek gogoratu du bere alderdiak biktima guztiak errespetatu egin dituela.

Bestalde, ikasturte politikoa "ona" izan dela adierazi du, eta bi gertakari gogora ekarri ditu: ETAk armak utzi dituela eta “independentzia eztabaida politikoaren erdian” kokatu izana.

Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundira eta Euskal Herriko hainbat udaletara Bildu koalizioa heldu izana ere goraipatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea