Politika -
EAE kontratuak
Justiziako ustezko kontratu irregularren auzia amaitutzat jo dute
Euskadiko fiskal nagusiak, ez du delitu zantzurik ikusi fondo publikoen bidegabeko erabileran, ezta prebarikazio aztarnik Justizia saileko administrazioan.
Juan Calparsorok, Euskadiko fiskal nagusiak, EAEko Justizia saileko aurreko legealdietan ustez egindako zerbitzu informatikoen kontratu irregularren auzia artxibatu du. Era berean, Calparsorok, egungo Justizia sailak gastuari dagokion kontrol sakon eta zehatza goraipatu du, eta kontratu horien entregatzea ere aintzakotzat hartu du. Pasa den otsailean, Idoia Mendia Justizia sailburuak, 2.000 eta 2009 urteen artean Jaurlaritzak, Justizia sailean ustez irregularki egindako kontratuak salatu zituen publikoki. Urte haietan, Joseba Azkarraga izan zen Justizia sailburua.
Jaurlaritzak, fiskaltzari igorri zizkion informatika zerbtizuen kontratazioetan atzemandako gertaerak, eta hauekin batera, beste txosten batean, Maria Victoria Cinto sailburu ordeak osatutako datuak, non hainbat empresa informatikok, kontratuen inguruan egindako hutsegiteak agerian uzten zituen.
Salatutako enpresekin hitzegin ostean, eta orduko eta egungo Justizia saileko zuzendariekin bildu ondoren, fiskal nagusiak, Juan Calparsorok, dekretu baten bidez, argi utzi nahi izan du ez dela fondo publikoen bidegabeko erabilerarik egon ezta prebarikaziorik ere administrazioan. Horregatik, auzia, amaitutzat jo du.