Politika -
ETArengandik erbesteratuak
Urkulluk Hauteskunde Legearen Erreforma bertan behera uzteko eskatu du
Hala ere, terrorismoagatik ihes egin behar zutenen 'Itzulera Plana'ri buruz PPrekin "zorroztasunez" hitz egiteko prest agertu da Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidentea.
Erredakzioa
Terrorismoaren ondorioz Euskaditik kanpo bizitzera joan behar izan zutenei zuzendutako 'Itzulera Plana'ri buruz PPrekin "zorroztasunez" hitz egitearen alde agertu da Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidentea. ETArengandik erbesteratu zirenek Euskadin bozkatzeko aukera izateko Hauteskunde Legearen Erreformari buruz, ordea, honekin ados ez dagoela azpimarratu du, eta bertan behera uzteko eskatu dio Euskadiko PPri.
Urkulluren esanetan, Mariano Rajoyren Exekutiboak sustatutako ekimenak dituen irizpideak "astekeria" da. Gauzak horrela, "hauteskundeetan etekinak ateratzeko" erreforma hau "begi onez" ikusten duen argitzeko eskatu dio Patxi Lopez lehendakariari. Bestalde, 'Itzulera Plana' "sakontasunez" eztabaidatzeko prest azaldu da jeltzalea, lagun hauek "Euskadira behin betikoz itzuli ahal izateko".
Hauteskunde-iruzurra egiteko asmoa
"Terrorismoaren biktimei dagokien ordainei buruz planteamenduak egiterakoan zorroztasun handiagoa" eskatu dio jeltzaleak Mariano Rajoyri. "EAJk hauteskunde-iruzurra salatu du jada, baina gauzak serioski esan beharko dira", ohartarazi du Urkulluk.
"Terrorismoaren biktimei eskainitako ordainen gainean ari bagara, kontua litzateke Euskaditik kanpo bizitzera joan behar izan zutenak herrira behin-betirako itzuli ahal izatea", azaldu du Urkulluk, "horri buruz ari da EAJ Hauteskunde Legearen Erreformari buruz hitz egiten duenean". Zentzu honetan, "erroldan izena eman gabe boza emateko eskubidea izateak Euskadiko herritarrek dituzten eskubide eta betebehar berdinak ez izatea ekar dezakeen" neurria gaitzetsi du jeltzaleak.