Politika -

Espainiako Gobernua

Sortu Alderdi Politikoen zerrendan erregistratu dute

Modu honetan, ezker abertzaleko egitasmoa alderdi politiko bihurtu da, Konstituzionalak ekainean legeztatu ondoren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sortu Alderdi Politikoen Erregistroan dago atzotik, gaur Barne Ministerioak iragarri duenez,

Modu honetan, ezker abertzaleko egitasmoa alderdi politiko bihurtu da, Konstituzionalak ekainean legeztatu ondoren.

Ezker abertzaleak 2011ko otsailean aurkeztu zituen Sortu alderdiaren estatutuak. ETAren iindarkeria eta edozein indarkeria mota baztertu egiten zutela adierazi zuten ekitaldi horretan Sortuko bultzatzaileek.

Auzitegi Gorenak Sorturen inskripzioa bertan behera utzi zuen, erakundea ‘ETAren plan’ baten baitan zegoela egotzita. Azkenik, 2012ko ekainean, Konstituzionalak Sortu legeztatu egin zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea