Politika -

Ostiral honetan

Beñat Atorrasagasti ETAko ustezko kidea atxilotu dute Eskozian

Frantziatik Espainiara ETAko kideak eta materiala pasatzen laguntzen zuen, ustez, Atorrasagastik. Astelehenean eramango dute epailearen aurrera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beñat Atorrasagasti ETAko ustezko kidea atxilotu dute Edinburgon, Eskozian, Guardia Zibilak eta bertako Poliziak egindako operazioan, Europa Press agentziak jakitera eman duenez. 2008an terrorista bilatuenen zerrendan sartu zuten, eta ostiral honetan atxilotu dute, euro agindu bati jarraituz, erakunde terrorista kide izatea egotzita. Frantziatik Espainiara ETAko kideak eta materiala pasatzen laguntzen zuen, ustez, Atorrasagastik.

Atxilotua astelehen honetan eramango dute epailaren aurrera, larunbat honetan Eskoziako Poliziaren bozeramaile batek baieztatu duenez.

Guardia Zibilaren operazio batean ihes egin zuen, 2001ean. Donostian jaio zen, 1976an. 2001ean Nafarroako ''garraiolari'' talde bat desegitea lortu zuen Guardia Zibilaren operazio batean ihes egin zuen Atorrasagastik.

Auzitegi Nazionalaren aginduei jarraituz, Guardia Zibilak haren etxebizitza miatu zuen, Beran, Nafarroan, bera bertan ez zela. Jarraian gurasoen etxea ere miatu zuten, Lesakan.

Beñat Atorrasagastiren laguntzarekin, hainbat laguni Pirineoetatik pasatzen lagundu ziela aitortu zuen Jose Angel Alzuguren ETAko kideak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea