Politika -
Konstituzionalean
Euskadin koordainketa ekiditeko dekretuaren aurka helegitea jarri dute
Rajoyren Gobernuak jarri du, Konstituzionalean. Auzitegiak helegitea onartuko duen ala ez jakin arte Jaurlaritzak ez du adierazpenik egingo.
Erredakzioa
Ebazpen horren arabera, EAEko dekretua ez dator bat Estatuko oinarrizko arauarekin, eta arau hori ''urratzen du''. Zehazki, ez dator bat erabiltzaileak egin behar duen ekarpenean ezta ordainketa egin behar ez duten erabiltzaileak zehazterako orduan ere (dekretuan gehiago dira ordainketa egin behar ez dutenak).
Lege dekretuak aukera ematen die erkidegoei osasun arloan hobekuntzak ezartzeko, baina gai teknikoetan eta teknologikoetan, eta prozeduretan. Kontrara, ''ematen du ezin dutela Estatuko oinarrizko arauei jarraituz koordainketari lotuta dagoen zerbitzu bat handitu edo hedatu'', ebazpen horrek jasotzen duenez.
Hala, ''Estatuari bakarrik'' dagokio Osasun Sistema Nazionalaren finantzaketa definitzea, testu horren arabera.
Halaber, Kontseiluaren arabera, etorkin irregularrei osasun txartela kentzea ekidin nahi du EAEko dekretuak, eta hori ez da bateragarria Estatuko legediarekin. Estatu Kontseiluaren hitzetan, ''erkidegoek ez dute eskumenik'' osasun zerbitzuak jasotzeko eskubideak arautzeko.
Jaurlaritzak ez du baloraziorik eginAuzitegiak helegitea onartuko duen ala ez jakin arte Eusko Jaurlaritzak ez du adierazpenik egingo.