Politika -
Estrasburgoko Epaitegian
ETAko 30 presok 'Parot doktrina'ren aurkako salaketa aurkeztu dute
Herrira elkarteak "salbuespen neurri guztiak" bertan behera uzteko exijitu dio Espainiako Gobernuari, Estrasburgoko ebazpena ezagutu ondoren.
Erredakzioa
ETAko 30 presok Parot doktrinaren aurkako salaketa Estrasburgoko Auzitegian aurkeztu dute, gaur Amaia Esnal Herrira elkarteko bozeramaileak iragarri duenez.
Herrira ETAko presoen aldeko elkarteak agerraldia egin du gaur, atzo Estrasburgoko Auzitegiak Parot doktrinaz kaleratutako ebazpenaz iritzia emateko. Herrirako ordezkariekin batera, ETAko preso ohi batzuk ere hitz egin dute.
Elkartearen iritziz, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak "aukera zabaldu dio" Espainiako Gobernuari "bake bideari" heltzeko.
Zentzu horretan, "salbuespen neurri guztiak" bertan behera uzteko exijitu diote Rajoyren Exekutiboari, ez bakarrik Parot doktrina, baita presoen sakabanaketa ere.
Herriraren ustez, Gobernuak "urrats" bat eman beharko luke orain, eta Parot doktrina indargabetu.
Horrez gain, Estrasburgoko erabakia ez betetzea "iskanbila" litzatekeela gaineratu dute. "Espainiar estatuko maila demokratikoa kolokan jarriko luke".
Elkartearen datuen arabera, Parot doktrina ETAko 80 presori ezarri diete, eta horietatik 67 kartzelan daude oraindik. Oraingoz 30 batek salaketa aurkeztu dute Estrasburgoko Auzitegian.