Politika -

Polemika

Josetxo Ibazetak, Donostiako alkatearen idazkariak, dimititu du

Juan Carlos Izagirre Donostiako alkatearen idazkariak, Josetxo Ibazetak, dimisioa aurkeztu du Espainiako selekzioak Eurokopa irabazi zuenean zale batzuei mehatxu egin ziela aitortu ostean.

Josetxo Ibazetak mehatxu egin die Espainiako selekzioko zale batzuei

00:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Alkatetzako idazkariak, Josetxo Ibazetak, Espainiak Eurokopa irabazi zuela ospatzen ari ziren zale batzuei iseka eta mehatxu egin ziela onartu eta dimititu du.

Espainiako selekzioak Eurokopako finala irabazi izana ospatzen ari zen zale talde bati "Gora ETA militarra" oihu egin zien Ibazetak (Batasuneko zinegotzia izan zen), eta pistola batez tiro egiten zien itxurak egin zituen, eskuaz.

Juan Carlos Izagirre (Bildu) alkateak Ibazetak dimisioa aurkeztu diola eta onartu egin diola azaldu du.

Alkatearen aburuz, Ibazetaren "jarrera onartezina da".

Egun, Ibazeta auzipetuta dago eraikin huts bat hartu eta gaztetxebilakatzeko ekintza batean parte hartzeagatik. Ustez, Udaleko karguaerabili zuen Udaltzaingoak okupazioa eragoztea ekiditeko.

"Gertaera bakana"

Josetxo Ibazetak dimisioa aurkezteko gutunean esan duenez, Eurokopan Espainiak irabazi izana ospatzen ari ziren zale batzuekin izan omen zen gorabehera "gertaera bakana" izan zen.

Alkateari bidalitako idatzian "ez dut alkateari, Udalari eta Izagirre buru den erakundeari kalte politikoa eragin diezaiokeen erabilerarik nahi", dio Ibazetak.

Bi paragrafoko idatzian, "idazkari karguaren dimisioa atzera bota ezin den erabakia" dela azaldu du, eta "hartu beharreko erabaki guztiak lehenbailehen hartzeko" eskatu du.

Barne eta Justizia Ministerioek esku hartzeko eskatu diote Fiskaltzari

Fiskaltzak iragarri du Ibazetaren hitzak ikertu egingo dituela, mehatxuak eta terrorismoa goraipatzea egotzita.

Sortuk Ibazetaren jarrera gaitzetsi du

Bestalde, Josetxo Ibazetaren jarrera duten lagunek "ezin dute alderdiko kide izan", adierazi du Juan Cruz Aldasoro Sortuko bozeramaileak.

Donostiako Udaleko PSE-EEko bozeramailearen erreakzioa

Ernesto Gasco PSE-EEko bozeramailearen esanetan, "gertaera kalifikaezina" da, eta pozik agertu da Izagirrek egoera horri nola egin dion aurre ikusita, "behingoz, mehatxuei amaiera emateko".

PPren erreakzioa

"Totalitario izatetik demokrata izatera ez da egun batetik bestera pasatzen", adierazi du Ramon Gomez Donostiako Udaleko PPko bozeramaileak. Ildo honetan, "Ibazeta jaunari maskara kendu diogu", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea