Politika -

EH Bilduren lantalde berria

PSE: 'EH Bilduren aurkezpena azpijoko barregarria da'

Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiaren esanetan, "litekeena da alderdi batek bakarrik gobernatzeko boto kopuru nahikoa lortu ez izatea".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiaren hitzetan, EH Bilduren balizko Gobernuaren taldekideen aurkezpena "azpijoko estetiko nahiko barregarria da".

Getarian izandako ekitaldi batean Arriolak adierazi duenez, "lurraldeko konplexutasun soziala eta politikoa ikusita, zaila da alderdi batek bakarrik gobernatzeko boza kopuru nahikoa lortzea".

Gipuzkoako sozialisten arduradunaren ustetan, EH Bilduren aurkezpena "azpijoko estetiko da, eta, une honetan, nahiko barregarria gainera".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea