Politika -

Hauteskundeak

EH Bilduren Gobernu taldea

Laura Mintegi lehendakari izateko hautagaia lagunduko duen taldea aurkeztu du EH Bildu koalizioak.

EH Bildu koalizioko Gobernu taldea. Argazkia: EITB
EH Bildu koalizioko Gobernu taldea. Argazkia: EITB
EH Bildu koalizioko Gobernu taldea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehendakarigaia: . Historian lizentziaduna eta Psikologian doktoratua. Sortzez nafarra izan arren, txikitatik Bizkaian bizi da. Euskal PEN Klubaren presidentea da eta Euskaltzaindiako kidea.

Aukera berdintasuna: Beatriz Ilardia Olangua zuzenbidean lizentziatua da. Abokatu lanetan jardun du eta emakumeen kontrako indarkeria gaietan emakumeen defentsa lanetan trebatua.

Ekonomia eta Ogasuna: Xabier Olano Jauregi. Enpresa zientzietan lizentziatua eta Ogasun eta Finantza publikoetan Espezialista. Egun Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Zuzendaria da.

Elikadura burujabetza: Judit Garcia Llorens Nekazaritza Ingeniaritzan lizentziatua da. 2011tik Gipuzkoako Batzar Nagusietan Bilduren batzarkidea.

Herritarren askatasuna: Julen Arzuaga Gumuzio. Zuzenbidean lizentziatua. Abokatu lanetan jardun du 10 urtez. Era berean, Nazio Batuetan aritu da parte hartzen eta lanean. Eguzki talde ekologistan, Ikasle Abertzaleak ikasle erakundean eta Giza Eskubideen Behatokian aritu izan da.

Hezkuntza, Kultura eta Kirola: Mariam Bilbatua Perez Politika Zientzietan lizentziatua eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua da. Egun Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslea da.

Hizkuntza normalizazioa: Iratxe Ibarra Foruria. Euskal Filologian lizentziatua. Euskararen inguruan garatu du Ibarrak bere jardun profesionala. Bertsolaria eta bertso-eskolako irakaslea ere bada.

Industria: Sabin Kortabitarte Exposito. Formazioz Ingeniari Tekniko Industriala da. Enpresa berrien sustapenean eta eskualdeko enpresa ehunaren dibertsifikazioan erreferentea den AZARO fundazioaren sortzaileetakoa eta Patronatuko kidea.

Ingurumena: Unai Pascual Garcia de Azilu. Formazioz, Ekonomia Zientzietan lizentziatua. Ingurumen eta ekonomia arloetan 15 urte baino gehiagoko ikerlari ibilbidea eta aldaketa klimatikoa, bioaniztasuna, nekazaritza eta ingurumen politika eta garapen jasangarriaren gisako gaietan nazioarteko aditua.

Osasungintza: Itsaso Bengoetxea Martinez Medikuntzan lizentziatua da. "Medicos de Bizkaia" eta FREMAP enpresetan aritu izan da lanean, bai eta Eusko Jaurlaritzaren OSALAN-en lan-osasun arloan.

Kanpo harremanak: Jon Etxabe Jauregi. Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua. Lanbidez, abokatua, europar eta nazioarteko gaietan aditua.

Justizia soziala: Mikel Santiago Arizaga Zuzenbide Ekonomikoan lizentziatua da. 1997 eta 2001 artean Eusko Legebiltzarrean EAko aholkularia. 2001 eta 2009 urteen artean Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean Kabinete Zuzendaria. Egun, Bildu-ko zinegotzia da Soraluzeko Udalean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea