Politika -

Donostian

Mozioa oposizioak aurkeztu behar duela erantzun du Garitanok

Adierazpenok Donostian egin ditu Gipuzkoako ahaldun nagusiak, EH Bilduk Alduntzinen alde eta zentsura-mozioaren kontra egindako manifestazioaren atarian.

Bilduko jarraitzaile batek Alduntzin agurtu du, Garitanoren aurrean. Efe.
Gipuzkoa mozioa | Garitano: 'Mozioa oposizioak aurkeztu behar du'
Bilduko jarraitzaile batek Alduntzin agurtu du, Garitanoren aurrean. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilduk "hautestontzien erabakia" onartzen duela eta EAJk, PPk eta PSE-EEk zentsura-mozioa aurkeztea nahi badute "haien erabakia" dela adierazi du Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak.

Adierazpenok Donostian egin ditu Gipuzkoako ahaldun nagusiak, EH Bilduk Alduntzinen alde eta zentsura-mozioaren kontra egindako manifestazioaren atarian. Protesta "Birzikletari zentsurarik ez" lelopean egin dute, Juan Carlos Alduntzin Ingurugiro diputatuaren aurkako zentsura-mozioa gaitzesteko.

Esandako hitzen bidez, Garitanok Joseba Egibar EAJko GBBko presidenteak esandakoei erantzun die. Egibarren iritziz, ostiralean Alduntzinen kontrako mozioa aurrera atera eta gero, Martin Garitanok "konfiantza-mozioa aurkeztu behar du". Horri lotuta, PSE-EEk eta PPk hiruren artean zentsura-mozioa aurkeztea eskaini diote EAJri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea