Politika -
Oposizioaren kontra
Alduntzinen kontrako mozioaren aurka protesta egin dute Donostian
EAJk, PSE-EEk eta PPk mozioa aurkeztu eta onartu zuten ostiralean. Protestan milaka pertsona bildu dira Gipuzkoako Gobernuari babesa eman eta errausketaren kontrako jarrera agertu dute.
Erredakzioa
Martin Garitano eta Gipuzkoako Bilduko Gobernuko hainbat ordezkari izan dira Donostian egindako manifestazioan. Bildutakoek protesta egin dute Juan Carlos Alduntzin Ingurumen diputatuaren aurka ostiralean onartutako zentsura mozioaren kontra.
Manifestazioan milaka pertsona bildu dira, Bilduk deituta, Gipuzkoako Exekutiboari babesa agertzeko eta errausketaren eta zentsura mozioaren kontra oihu egiteko. Alduntzin, gainera, omendu egin dute.
Protesta EAJk, PSE-EEk, eta PPk Batzar Nagusietan aurkeztutako mozioa onartu eta 24 ordura egin dute. Mozioaren zergatia, hondakinen kudeaketan egindako politika izan da.
Ezker abertzaleko kide ugariPankarta EH Bilduko militanteek eraman dute, "Erreziklatzeari zentsurarik ez" leloarekin. Bigarren lerroan Martin Garitano ahaldun nagusia eta Alduntzin bera joan dira, Gipuzkoako Gobernuko beste kide batzuekin batera: Larraitz Ugarte, Garbiñe Errekondo, Ikerne Badiola, Ander Rodriguez eta Helena Franco, besteak beste.
Manifestazioan Gipuzkoako Exektuboko beste zenbait zuzendari eta goi-kargudun izan dira, Bilduren alkateak (Juan Karlos Izagirre, Donostiakoa, tartean). Horiez gain, ezker abertzaleko Rufi Etxeberria eta Joseba Permach, Pello Urizar EAko idazkari nagusia eta Ernesto Merino Gipuzkoako Aralarreko koordinatzailea izan dira.
"Hautestontzien erabakia"Bilduk "hautestontzien erabakia" onartzen duela eta EAJk, PPk eta PSE-EEk zentsura-mozioa aurkeztea nahi badute "haien erabakia" dela adierazi du Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak.
Esandako hitzen bidez, Garitanok Joseba Egibar EAJko GBBko presidenteak esandakoei erantzun die. Egibarren iritziz, ostiralean Alduntzinen kontrako mozioa aurrera atera eta gero, Martin Garitanok "konfiantza-mozioa aurkeztu behar du".