Politika -
Donostian
Laura Mintegiren taldea aurkeztuko du igandean EH Bilduk
EH Bilduk osatutako gobernu-taldeko kideak profil teknikoa eta kudeatzailea dute, politikoa baino, eta euren esparruetan adituak dira.
Erredakzioa
Laura Mintegiren hautagaitza osatuko duen taldea aurkeztuko du igandean EH Bilduk. Ekitaldia 11:30etatik aurrera egingo dute eta hauteskundeetan garaile ateraz gero, Jaurlaritzako sailburuak zeintzuk izango lirateken ere zehaztuko du koalizio abertzaleak.
Aurkezpen ekitaldian, sailburu izateko hautagai bakoitzak ere hitz egingo du esparru bakoitzeko erronken eta lehentasunen berri emateko.
Laura Mintegi hautagaiak berak ere hitzaldia egingo du.
Hamaika kideKoalizioko ingurukoen arabera, hamaika pertsonak osatuko dute Jaurlaritzako balizko taldea, eta gizonezkoen eta emakumezkoen kopurua bera izango da. Sailen antolaketa ere ezberdina izango da, oraingoarekin alderatuta.
EH Bilduk osatutako gobernu-taldeko kideak profil teknikoa eta kudeatzailea dute, politikoa baino, eta euren esparruetan adituak dira.
Mintegi, asteartean aurkeztu zutenEH Bilduk Laura Mintegi idazlearen hautagaitza berretsi zuen iragan asteartean, aurreko asteetan lehendakarirako hautagaia nor izango den zurrumurru asko izan ostean.
Lehendakarirako hautagai oficial izendatuta egindako lehen hitzaldian, "garai berri hauetan" koalizioa euskal politikaren liderazgoa hartzeko prest zegoela esan zuen Mintegik, eta eskaintz apolitikoa hiru "mezutan" laburbildu zuen: "normalizazio politikoa, erabakitzeko eskubidea eta justizia soziala".