Politika -

Hondakinen ika-mika

Haritz Salaberria Lezoko alkate ohia, Juan Karlos Alduntzinen ordezkoa

Martin Garitanok Lezoko alkate ohia izendatu du Ingurumen diputatu berria, ostiral honetan izandako zentsura mozio baten ondorioz Juan Karlos Alduntzin kargutik bota ostean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haritz Salaberria Lezoko alkate ohia Gipuzkoako Ingurumen diputatu berria izendatuko dute, ostiral honetan izandako zentsura mozio baten ondorioz Juan Karlos Alduntzin kargu honetatik bota ostean. "Gara" kazetak zabaldu duenez, Martin Garitanok hiri-hondakinen kudeaketaren arduraduna izendatuko du Salaberria.

Ostiral honetan Alduntzinen aurkako zentsura mozio bat aurkeztu zuten EAJk, PSE-EEk eta PPk. Alduntzinek hondakinen kudeaketan hartutako erabakiak aurreko legengiltzaldian hartutakoen kontra zihoazela izan da kargutik kentzeko arrazoia.

Salaberria Garitanoren lantaldean dago egun, eta herritarren partehartzearekin lotutako auzien arduraduna da. Halaber, Lezoko alkatea izan den aurreko agintaldian, eta Pasaiaren badiaren nondik norakoak primeran ezagutzen ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea