Politika -

Polemika

Poliziak 'ETA atxiloketaz ohartaraztea' egotzi dio ministroari

Juan Maria Dorronsoro ETAko ustezko kidea gaur eramango dute Paueko Apelazio Auzitegira Espainiara entregatuko duten ala ez erabakitzeko.

Barne ministroak operazio bat iragarri zuen irratian operazioa bera egin baino lehen. Efe
Barne ministroak operazio bat iragarri zuen irratian operazioa bera egin baino lehen. Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

SUP Poliziaren Sindikatu Bateratuak Jorge Fernandez Diaz Barne ministroaren "salakeria" salatu du. Asteazken goizean, ministroak ETAren inguruko berri pozgarria iragarri zuen, Mugika Dorronsoro ETAko ustezko kidearen atxiloketa gauzatu barik zegoela.

Poliziaren sindikatuak ateratako oharraren arabera, "Barne ministroak egin duena, garbi esanda, ETAko kide bati operazioaren berri ematea da, atxiloketa jendaurrean iragarri zuelako, eta ohar hau idazten ari garenean, ETAko ustezko kidea aurkitu ezinik gabiltzalako". "Baliteke norbaitek Espainiatik ohartarazi izana".

Horrez gain, sindikatua Mariano Rajoyri zuzendu zaio, "Barne Ministerioan gertatzen ari direnak noiz arte iraungo duten" galdetzeko. Halaber, Ministerioa "inoiz baino politizatuagoa" dagoela eta "demokrazia osoan Poliziak ez duela hainbesteko mespretxurik jasan" salatu dute.

Mujikak ohiko bizimodua zuenJuan Maria Mujika Ataungoa da eta urteak zeramatzan Zuberoan bizitzen. Denbora horretan zenbait prentsaurrekotan ere agertu da.

Horietariko batean, 2008ko abenduan, ETAko ustezko kideak bahitu egin zutela salatu zuen. Bere hitzen arabera, bi-hiru gizonezkok bahitu zuten, Poliziak zirela esanda, eta bera eta familia mehatxatu zituzten Poliziarekin elkarlanean aritzea uko eginez gero.

Dorronsoro, Paueko epaitegianBestalde, Juan Maria Mugika Dorronsoro gaur bertan eramango dute Paueko Apelazio Epaitegira Espainiara entregatuko duten ala ez erabakitzeko, epaitegietako iturrien arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea