Politika -
EAJren Biltzar Orokorra
Urkullu: 'Espainiak kale egin du hemen. Euskadik aldaketa eskatzen du'
EAJk ofizialki izendatu du Iñigo Urkullu lehendakarigai. PSE-PPren ''hirurteko beltzaren ondoren'', Euskadik aldaketa eskatzen du, jeltzaleen hautagaiaren hitzetan.
Erredakzioa
EAJren Biltzar Orokorrak aho batez izendatu du ostegun honetan Iñigo Urkullu EAEko hauteskundeetarako jeltzaleen lehendakarigaia. ''Espainiak kale egin du Euskadin, eta orain Euskadik aldaketa eskatzen du'', esan du Urkulluk lehendakarigai gisa egin duen lehen agerraldian.
Bilboko Campos Eliseos Antzokian egin dute ostegun honetan Urkulluren hautagaitzaren aurkezpen ofiziala. Izendapenarekin hunkituta egin du agerraldia EBBko buruak. ''Euskaldun, abertzale eta EAJko kide batentzat ohorea da lehendakarigai izatea'', esan du.
''Deserosoa baldin bada ere'', herritarrei egia esateko eta bete ezin daitekeena baino gehiago ez agintzeko konpromisoa hartu du EAJren presidenteak.
''Gaur atzo baino pobreagoak gara, langabezi tasa handiagoa dugu, eta aberastasun gutxiago. Gehiago zor dugu, eta gero eta zor gehiago ditugu'', esan du. Egungo gobernuari, Euskadin egunero 5 milioi euroko zorra egitea egotzi dio. ''Hiru urtetan hiru bosturteko egin dugu atzera'', gaineratu du. ''Errealitatea denbora gehiegiz ezkutatu digute. Egin dezagun, ekin diezaiogun. Hitz egin dezagun gutxiago eta jardun dezakegun gehiago'', esan du Urkulluk.
PSE-PPren ''hirurteko beltza''
PSE-PPren ''hirurteko beltzaren ondoren'', Euskadik aldaketa eskatzen du, jeltzaleen hautagaiaren hitzetan. ''PSE-PP itunak kale egin du'', esan du Urkulluk bere hitzaldian. ''Espainiak kale egin du Euskadin, eta orain Euskadik aldaketa eskatzen du'', gaineratu du, txalo artean.EBBko presidente izaten jarraituko duEAEko hauteskundeak egin arte Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) presidente izaten jarraituko du Urkulluk. Lehendakari izendatzen baldin badute utziko du EAJren presidentzia, alderdiaren estatutuek jasotakoa betetzeko. Estatutu horien arabera, kargu publikoak eta alderdiko barne karguak bateraezinak dira, eta, beraz, EBBko presidentea ezin da lehendakaria izan.
Beste izendapen batzuk
EAJren Biltzar Orokorrak Legebiltzarrerako 30 hautagaien Bizkaiko,Gipuzkoako eta Arabako zerrendak ere onartu ditu gaur (25 hautagai eta 5ordezko). Bakartxo Tejeria Legebiltzarrerako presidenteizateko hautagai gisa ere onartu dute.
Zerrenda osatutaUrkulluren izendapen ofizialaren ondoren, itxita dago jada lehendakarigaien zerrenda, asteartean bertan Euskal Herria Bildu koalizioak Laura Mintegi aurkeztu baitzuen lehendakarigai.