Politika -
Atxiloketa
Juan Maria Mujika Dorronsoro ETAko ustezko kidea atxilotu dute
2001eko Jose Maria Aznarren aurkako atentu saioan parte hartzea leporatu diote atxilotuari.
Erredakzioa
Frantziako Poliziak Juan Maria Mujika Dorronsoro ETAko ustezko kidea atxilotu du. EFEk jakitera eman duenez, Maulen (Iparralde) atxilotu dute.
Mujikak 2010ean ihes egin zuen, Guardia Zibilak Lizartzan (Gipuzkoa) egindako operazioaren ondorioz. Operazio horretan, Jose Maria Aznar presidente ohia hiltzeko atentatua prestatzeko, misilak jaso eta entregatzeko taldea desegin zuten. Poliziaren arabera, Mujika talde horretako arduradunetako bat zen.
Kalean atxilotu dute ETAko ustezko kidea, ibilgailu batean sartzera zihoala.
Mujikak ohiko bizimodua zuen
Juan Maria Mujika Ataungoa da eta urteak zeramatzan Zuberoan bizitzen. Denbora horretan zenbait prentsaurrekotan ere agertu da.
Horietariko batean, 2008ko abenduan, ETAko ustezko kideak bahitu egin zutela salatu zuen. Bere hitzen arabera, bi-hiru gizonezkok bahitu zuten, Poliziak zirela esanda, eta bera eta familia mehatxatu zituzten Poliziarekin elkarlanean aritzea uko eginez gero.
Autoa
Espetxeratze autoaren arabera, Mujika Jose Maria Aznar Espainiako presidente oiharen hegazkinaren aurkako atentatua prestatu zuen ETAko 'talde'ko kidea zen.
Talde horretan ETAko ustezko lau kide aritu ziren eta, dagoeneko, poliziak denak atxilotu ditu.
Auto horren arabera, 2001. urtean misil-jaurtigailu bat ekarri zuten Frantziatik. Aznarren aurkako atentatua egin behar zuen taldeari eraman behar zioten. Garai horretan, Aznarrek ekitaldi politiko ugari egin zituen Euskal Autonomia Erkidegoan, 2001ko EAEko hauteskundeak zirela medio.