Politika -
Radio Euskadin
Mintegi: 'Otegi lider bikaina da, baina, agian, ez lehendakari onena'
Lehendakari hautatzen badute, lehenengo, herrialdeko sentsibilitate guztiak "entzungo" lituzke, "lehentasunak zehazteko", eta horien artean, egoera ekonomikoa eta askatasun politikoak aipatu ditu.
Erredakzioa
Laura Mintegi EHBildu koalizioko lehendakarigaiak ez du uste Arnaldo Otegi espetxean egoteagatik hautatu dutenik, eta "buruzagi abertzalea lider bikaina den arren, agian, ez litzake lehendakari onena izango", adierazi du, izan ere, bere ustez, kargu hori duen pertsonak "herrialdeko ikuspegia" izan behar du, "ez alderdikoa".
Radio Euskadiko Boulverd saioan egindako elkarrizketan, adostasunaren aldeko hautagaitzat aurkeztu du bere burua eta ildo honetan, inposizioak errefusatu ditu. Lehentasunak krisi ekonomikoa eta askatasun politikoak dira bere iritziz.
Lehendakari hautatzen badute, lehenengo, herrialdeko sentsibilitate guztiak "entzungo" lituzkeela adierazi du. "Hori falta zaigu askotan, jendeari eta sentsibilitate guztiei entzutea, batik bat bi esparrutan; ekonomian eta askatasun politikoetan".
Horregatik, inposizioa errefusatu du. "Inoiz ez nuke ezer inposatuko lehenago adostasun batera iristeko esfortzua egin gabe; inposizioak arazoak hor jarraitzen duela esan nahi du".
Bere hautagaitzarako koalizioa osatzen duten lau alderdien arteko adostasuna erabatekoa izan zela gaineratu du. "Lau alderdiek niregan pentsatu zuten". Ildo honetan, koalizioko alderdi guztien ideia politikotik hurbil sentitzen dela esan du.
Horregatik, "proposatu zidatenean, 24 ordu baino gutxiagotan baiezkoa eman nien".
Beste hauteskunde batzuetan hautagai gisa egon den arren, inoiz ez dela inongo alderdi politikotan afiliatuta egon zehaztu du Mintegik.
Honen harira, ez duela ezker abertzalearen bozeramaile gisa egiten nabarmendu du; "lau alderdik osatzen duten koalizioaren bozeramailea naiz".
Barkamen eskaera kontzeptu morala da
ETAren inguruan eta ETAren 50 urteak zerbaitetarako balio izan duten galdetuta, Mintegik erantzun du "zenbakiak ezartzea, herrialdeak izan duen eta oraindik ere baduen sufrimendua arintzea" dela. "Guk bakeaz hitz egiten dugu, eta bakea eraiki egiten da, ez da aurka jartzen. Denen artean egin beharko dugun arkitektura da", esan du.
"Barkamen eskera moralaren eta bakoitzaren esparru pertsonalean dago. Niri ez zait barkamenaren kontzeptua interesatzen. Politikariei kontzeptu politikoez hitz egitea eskatu behar zaigu, ez moralez".
Arnaldo Otegiren espetxealdia gogor kritikatu du. "Herrialde bezala oso gogorra da politika egiteko biltzeagatik espetxean hainbeste urtez egon beharra".
Azkenik, EHBildu koalizioaren helburu nagusietako bat euskararen eta gaztelaniaren arteko berdintasuna lortzea dela adierazi du. "Gehitzea beti da positiboa", zehaztu du.
Azkenik, oso lasai dagoela nabarmendu du, "talde bikain bat dugulako" eta egun gutxira aurkeztuko dutela gaineratu du. "Ez naiz garrantzitsuena, ezta ezinbestekoa ere, guk talde lana proposatzen dugu, auzo lana, taldean gauzak egitea, eta horixe da ordezkatzen dudan koalizioaren altxorra. Elkar ulertzea lortu dugu. Ez dut dena jakin nahi, hori ez da nire helburua, baina batak bestearengandik ikasiko dugu"; ondorioztatu du.