Politika -
Hauteskundeak EAEn
Mendia: 'Alderdien proiektua da garrantzitsua, ez zerrendaburua'
Jaurlaritzako bozeramailearen iritziz, hauteskunde kanpainari begira, garrantzitsuena alderdi politiko bakoitzaren egitasmoak ezagutzea izango da.
Erredakzioa
Laura Mintegi Euskal Herria Bildu koalizioko lehendakarigaia izango dela ezagututa, Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak esan du hauteskundeei begira garrantzitsuena alderdien "egitasmoak" ezagutzea dela, eta ez zerrendaburuen izenak.
"Alderdi bakoitzak bere interesak modu hoberenean defendatuko dituen pertsona bat aukeratzen du beti", erantzun du Mendiak Mintegiri buruz galdetu diotenean.
Jaurlaritzako bozeramailearen iritziz, hauteskunde kanpainari begira, garrantzitsuena alderdi politiko bakoitzaren egitasmoak ezagutzea izango da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea