Politika -
EAEko hauteskundeak
EH Bilduk baieztatu du Laura Mintegi izango dela lehendakarigaia
Koalizio abertzaleak baieztatu berri du idazle eta EHUko irakaslea izango dela hautagaia.
Erredakzioa
Euskal Herria Bildu koalizio abertzaleak (ezker abertzalea, EA, Aralar eta Alternatiba) baieztatu du Laura Mintegi idazle eta EHUko irakaslea izango dela lehendakari izateko hautagaia EAEko hauteskundeetan.
Bilbon egindako ekitaldi batean aurkeztu dute gaur Mintegi lehendakarigaia, Anjeles Iztueta 2001etik 2005era Hezkuntza sailburu izan zenak parte hartu duen ekitaldi batean.
"Benetako bakea" eraikitzearen alde lanean jardungo duela hitz eman du Laura Mintegik. EH Bilduko lehendakaritarako hautagaiarentzat honako hauek dira benetako bake horren ardatzak: Justizia, ideiak kontuan hartzea, errespetua, erabakitzeko eskubidea eta erabakitakoa gauzatzea. "Beraz, egungo egoera ez da benetako bakea eta ondorioz, harago" joan behar dela esan du Mintegik.
Zeregin horretan bustitzeko prest azaldu da EH Bilduren hautagaia eta gainontzeko indar politikoei galdetuko die ea zer egiteko prest dauden helburu horren alde.
Arlo sozialari dagokionez, "Justizia sozialean oinarritutako Jaurlaritza" eratu nahi du EH Bilduk.
Mintegiren aurkezpen ekitaldian izan dira EH Bilduko aurpegi ezagunak: Rrufi Etxeberria ezker abertzaleko kidea, Pello Urizar EAren idazkari nagusia, Rebeka Ubera Aralarren antolakuntza idazkaria eta Oskar Matute Alternatibaren koordinatzailea.