Politika -

Frantzia

Parisera eraman dituzte asteartean atxilotutako ETAko ustezko kideak

Ikerketa burutzen ari direnek azaldu dutenez, bi atxilotuak Frantziako Tolosako polizia etxetik atera dituzte epailearen aurrean agertzeko.

Ugaitz Errazquin Telleria y Jose Javier Oses Carrasco. Argazkia: EITB
Ugaitz Errazquin Telleria y Jose Javier Oses Carrasco. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteartean Albi hirian (Frantzia hegoaldean) atxilotu zituzten Ugaitz Errazkin Telleria eta Jose Javier Oses Carrasco Parisera eraman dituzte, epailearen aurrean agertzeko.

Ikerketa burutzen ari direnek azaldu dutenez, atxilotuak Frantziako Tolosako polizia etxetik atera dituzte Laurence Le Vert terrorismoaren aurkako epailearen aurrean agertzeko.

Fiskaltzak behin-behineko atxiloketa eskatu du bientzat, autoen matrikulak eta administrazio dokumentuak faltsutzea, talde armatuak estaltzea, armak izatea eta helburu terroristak dituzten gaizkileen kide izate leporatuta.

Iturriek ez dute epailaren aurrean agertuko diren unearen berri eman, baina Terrorismoaren kontrako Zuzendariordetzak, ikerketa burutzen ari denak, 96 ordu ditu harrapatu dituenetik horiei galdeketa egiteko, epailearen aurrean agertu baino lehen. Ondorioz, epea larunbatean amaituko zaie.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea