Politika -
Bilbon
Maialen Zuazo atxilotu dute, ETAri laguntzeagatiko zigorra betetzeko
Auzitegi Nazionalak atxilotzea agindu zuen, banda armatuko kide izatea egotzita. ETAri laguntza emateagatik ezarritako espetxe-zigorra betetzeko atxilotu dute.
Erredakzioa
Maialen Zuazo Aurrekoetxea atxilotu du Poliziak Bilbon. Barne Ministerioak ohar batean jakitera eman duenez, Auzitegi Nazionalak atxilotzea agindu zuen, banda armatuko kide izatea egotzita. ETAri laguntza emateagatik ezarritako espetxe-zigorra betetzeko atxilotu dute.
Arkaitz Goikoetxea ''Askatasun Haizea" taldeko buruaren bikotekidea zen Maialen Zuazo, eta 2011ko uztailetik aske zegoen, 60.000 euroko fidantzapean.2008an atxilotu zuten Bilbon, ''Askatasun Haizea" taldea desegin eta Goikoetxea ere atxilotu zuten operazioa batean. ETArekin kolaboratzeagatik zazpi urteko espetxe-zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak, eta zigorra betetzeko atxilotu dute.Atzo bertan, Ugaitz Errazquin Telleria eta Jose Javier Oses Carrasco ETAko ustezko kideak atxilotu zituzten Frantzian, eta, guztira, 14 dira urtarriletik atxilotutako ETAko ustezko kideak.