Politika -

Polizia-operazioa

ETAko ustezko kideak galdekatzen ari dira Frantziako Tolosan

Aurki Parisera eramango dituzte, epailearen esku gera daitezen.

ETAko bi ustezko kide atxilotu dituzte Frantzian. Argazkia: EITB
ETAko bi ustezko kide atxilotu dituzte Frantzian.
Atxilotutako ETAko bi ustezko kideak Parisera eramango dituzte

01:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ugaitz Errazkin Telleria eta Jose Javier Oses Carrasco atzo Albin (Frantzia) atxilotutako ETAko ustezko kideak galdekatzen ari dira gaur Okzitaniako Tolosako polizia-etxean, ikerketaren iturriek jakinarazi dutenez. "Ez dute gauza askorik esan", gaineratu dute aipatu iturriek.

Baliteke ETAko bi ustezko kideak gaur gauean edo bihar eramatea Parisera, epailearen esku gera daitezen.

Poliziak 96 ordu (lau egun) izan ditzake atxilotuak, epailearenera eraman aurretik.

Bi gizonak atzo goizaldean atxilotu zituzten, Albiko etxebizitza batean. Bertan, bi pistola, txostenak eta material informatikoa atzeman zizkieten.

Halaber, garaje batean, auto lapurtu bat zuten, matrikula faltsuekin.

Ikertzaileen ustez, Errazkin Isaias Carrascoren eta Inaxio Uriaren hilketekin lotuta dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea