Politika -

Estradizioa

Londresek atzera bota du Goieaskoetxeak jar zezakeen azken helegitea

Aurki estraditatuko dute euskal presoa Espainiara. ETArekin erlazionatutako 15 delitu leporatzen dizkiote.

Eneko Goieaskoetxea: Argazkia: EFE
Eneko Goieaskoetxea: Argazkia: EFE
Eneko Goieaskoetxea: Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Londresko Auzitegi Gorenak atzera bota du Eneko Goieaskoetxea presoak Espainiaratzeko eskaeraren aurka jarri zuen helegitea (jar zezakeen azkena); ETArekin loturiko 15 delitu egozten zaizkio.

Auzitegi horrek iragan maiatzean euskal presoa Espainiara bidaltzea onartu zuen, eta gaur, defentsak Gorte Gorenean (Erresuma Batuko instantzia judizial nagusia) erabaki hori errekurritzeko eskaera atzera bota du.

Bideak bukatu zaizkio Goieaskoetxeari Britainia Handiko Justizian, eta datozen hamar egunetan estraditatu beharko dute.

2011ko uztailaren 7an atxilotu zuten Goieaskoetxea, Cambridgen (Erresuma Batua); izen faltsua zuela eta familiarekin bizi zela.

90eko hamarkadan biktimarik eragin ez zuten atentatu batzuk egin izana leporatzen diote, baina Txema Aguirre ertzainaren hilketa (1997ko urriaren 13an) eta Bilboko Guggenheim museoa inauguratzeko ekitaldian Espainiako erregea hiltzeko saiakera (1997ko urriaren 18an) ere egotzi dizkiote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea